Lesakako San Ferminak
Joseba Lasa pilota egokituko txapeldunak bota du suziria Lesakako plazan
Hilaren 8ko Peñen eguna du gustuko, bigantxak ere bai, eta onartzen du aste osoko jaiak batzuetan nekagarri izan daitezkeela. Orain 5 urte auto istripua izanda, gurpildun aulkian egiten du egunerokoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joseba Lasa, 37 urteko lesakarra. Pala pilota egokituko Euskal Herriko txapelduna. Berak eman dio su Leskako sanferminetako suziriari. Emozioz eta urduritasunez egin du lan hori. Behin zapi gorria jantzita, Peñen eguneko bazkaria du gustuko, herrian zehar egiten duten desfilea ere bai eta onartzen du aste osoko jai hauek zenbaitetan nekagarri ere izan litezkeela.