Itxi

Arkitektura

Adreilua beharrean lastoa, bioeraikuntza

AA|Euskadi Irratia

Arkitektura jasangarriaren nondik norakoak ezagutu ditugu Andoni Pombo arkitektoarekin eta etxe guztiz ekologikoa ezagutu dugu Gauna arabar herrian, lastozko etxea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zer da arkitektura jasangarria? Bogan dauden "Passive house" etxeez mintzatu gara Andoni Pombo Bitartean estudioko arkitektoa eta Open house arkitektoen elkarteko idazkariarekin. Berak material ezberdinak zerrenatu eta argi azaldu digu nola lortu genezakeen jasangarria eta energia berriztagarriez hornitutakoa etxea.

Bide horretan eta isolamenduak duen garrantziaz jabetuta, Gauna arabar herrian bizi den bikote batengana hurbildu gara. Aztarna ekologikoa gutxitu nahian, eta Ama Lurra zaintzeko desioan lastozko etxea eraiki zuten Esti eta Ibanek. Inori konturik atera gabe biziko dira hemendik gutxira, pozik egindako apustuarekin gonbita luzatu dute. Brizna bioeraikuntza enpresa sortua dute nahi duenak beraiengana jo eta honelako proiektuak egin ditzan.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)