Domingo Garat pastorala
Abokatu, alkate, Lapurdiren ordezkari eta oso euskaltzale izan zen D. Garat
Zuberoako Pagola herrian antzeztuko dute aurtengo pastorala, uztailaren 28an eta agorrilaren 4an. Domingo Garat filosofo eta politikari lapurtarrean oinarritu da Frantxoa Caset idazlea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Frantziako Iraultzaren garaiko politikaria genuen. Bordelen abokatu izan zen Domingo Garat, eta han Bordelen, esklabutzarako, salerosketarako erabiltzen zituzten beltzen defendatzaile ibili zen. Euskal probientzien eskubideak urratzen hasi zirela ikusita, Behe-Pirinioetako departamendua sortu zuen. Paristik itzulitakoan Uztaritzeko alkate izan zen, eta hil zen arte euskal kultura eta tradizioak babestu zituen.