Kargatzen...
Itxi

Baliko Nazioarteko Jaialdia

Urrezko bi sari eta Grand Prix saria irabazi ditu Landarbaso abesbatzak

Baliko Nazioarteko VIII. Abesbatz Jaialdian hartu du parte asteburuan. 'Erlijio musikan' eta 'koru mistoetan" lehiatu da. Landarbaso Europako koru-ordezkari bakarra izan da Indonesiako jaialdian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iñaki Tolaretxipi zuzendaria oso pozik eta hunkiturik hitz egin digu Indonesiako Balitik Amarauna irratsaioan. Lehendik bazituen nazioarteko 14 sari irabaziak Landarbaso abesbatzak; orain, hiru gehiago izango ditu curriculumean. 2021ean jokatuko den nazioarteko abesbatzen Grand Prix lehiaketan parte hartuko du errenteriako Landarbaso abesbatzak, Indonesiako ordezkari gisa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)