Itxi

Arrauna

Estreinakoz, diru sariak jaso dituzte ETE Ligan

AA|Euskadi Irratia

Zumaia eta Ondarroako estropadetan, emakumezko arraunlariek lehen aldiz jaso dute diru saria. Ligak ez du babeslerik eta klubak dira finantzazioa lortu behar dutenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zumaian eta Ondarroan estreinakoz bigarren mailako emakumezko arraunlariek diru saria jaso dute. Aurrera urrats hori, besteak beste, kluben ahaleginarekin lortu da; ligak ez baitu babeslerik. Zumaian udalak jarri du batik bat dirua, Euskadiko Kirol Portuak ere. Ondarroan ate joka ibili ostean, taberna eta bestelako erakundeek lagundu diete.

Bi klubetako presidenteen iritzia jaso dugu, baita protagonistekin hitz egin ere. Esaterako, Hernanin arraunlaria den Gurutze Yarzakin. Pozik, begi onez hartu du albistea. Aitzindaria da, Hernaniko taldean lehenetarikoa. 44 urte ditu eta atzera begira, egin duen ibilbidea kontuan hartuta, aitortu digu berea salbuespenezko egoera dela. Pausoz pauso, aldaketa gertatuko dela uste du "gizarteak eskatzen duelako". Baina, bere hitzen arabera ez da etorkizun hurbilean izango.

Geratzen zaizkien estropadetan diru sariak ez daude bermatuta; kluben baliabideen araberakoa baita gain-saria. Emakumezkoen Traineru elkartean hamabost klub daude, barne hartzen dituztela Euskotren Ligan aritzen diren lauak. Maika Tameron ETE Ligako presidentearen arabera, "erakunde eta enpresekin hitz egin dugu, baina ez dugu lortu babeslerik. Euskotren ligari dirua emanda nahiko dute, garbitu dute euren aurpegia". Diru sariak baino Emakumezko Traineruen Elkarteak hobesten du baldintza egokiak izatea, horretarako sortu zen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)