Itxi

Juanita Emazabel, 82 urte

'Garai batean 100 kilo karrakela ere saltzen genuen festetan'

Pasai Donibanen berriro hasi dira kalean karrakelak saltzen. Duela 30-40 urte diru pixka bat egiten zen etxerako karrakelak salduta. Txikiteoan zebiltzanek aperitiborako erosten zituzten karrakelak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pasai Donibaneko Juanita Emazabel eta MariKarmen Saldise karrakela-saltzaile ohiekin hitz egin dugu Amarauna irratsaioan. Besteak beste, gomendioak eman dizkigute egoki nola prestatu behar diren jakiteko. Lehenik ondo-ondo garbitzea, mukia kentzeko. Bigarrenik itsasoko uraz egostea, karrakelen berezko zaporeari eusteko. Eta hirugarrenik gehienez ere 10 minutuz egostea, aldian behin gatzaren puntua probatuta; karrakelari barrukoa ondo libratzen zaionean, orduan atera behar dira egosialditik, prest daude jateko.

Audioak (1)