Itxi

Zuzendaritzek adostuta

Euskal derbietarako sarrerak 25 euroan talde bisitariaren bazkideentzat

Gizonezkoen Futbol Ligaren lehen mailako euskal taldeek prezio hori adostu dute. Osasuna, Eibar, Alaves, Real eta Athleticeko jarraitzaileek 25 euro ordainduko dute aurkariaren zelairako sarrera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kanpoko taldearen zaleentzat 25 euroan zenbat sarrera salduko dituzten, hori talde bakoitzak erabakiko du futbol-zelaiaren edukiak berak baldintzatuta. Amarauna irratsaioan lehen mailako euskal taldeetako zale banarekin hitz egin dugu eta beren iritzia eman digute fubolerako sarreraren prezioaren merkatzeaz. Euskal Herritik kanpo ere hartu izan dute horrelako erabakirik, talde bisitariarentzako sarreren prezioa adoste; Ingalaterrako futboleko Premier Ligan, adibidez, erabakita eta finkatuta dute prezioa 2022garren urtera arte, 30 libera esterlina ordaintzen dute.

Audioak (1)