Estropadetarako balizak
'Aingurak urrunetik egin behar du lana, baliza egoki tenkatuta egon dadin'
Eugenio Kamio eta Jose Manuel Etxabe getariarrek 40 urte baino gehiago daramate balizak ipintzen. Balizarako sokak gutxienez 50 metrokoa behar du; balizen arteko distantziak, berriz, 45 metrokoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lehorretik lankideek luzetako eta zeharreko erreferentzien adostasuna ematen dietenean, orduantxe eta hantxe amarratzen dituzte balizak itsasoaren hondora, horrela jakiten dute aingura zehazki non bota behar duten. Kontrapisuak ere ipintzen zaizkie balizen sokei, metro eta erdiko sakoneran, arraunlariek ziaboga egiten dutenean arraun txikia sokan kateatu ez dadin.