Itxi

Reale Arena estadioa

Atletismo-pistak ezabatuta, realzaleen ikusmina etxeko lehen partidarako

Atletico Madril liderra etxean hartuta estreinatuko du Realak bere futbol estadio berritua, 39.000 bazkiderentzat tokia duena. Zaleek ikusmin handia adierazi dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xabi Mendizabal bazkide eta emaneurre peñako realzaleak adierazi digu baduela berak kuriositate handia estadio berritua barrutik ikusteko. Estadioak aurrez aurre duen etxe erraldoiko atezainak estadioaren obra-garaian bizilagunek izan dituzten eragozpenak azaldu dizkigu. Eta ELA sindikatuko eraikuntzako arduradunak, berriz, obrako langileekin izandako lan-baldintza kaskarrak.

Audioak (1)