Ega Master
'Gure merkatua mundua da'
AA|Euskadi Irratia
EGA master enpresa bisitatu dugu. Eskuko erremintak egiten dituzte, bereziki industriarako, eta produktu horiek munduko 150 herrialdetara saltzen dituzte. Ez dago gurean horrelako beste enpresarik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jundizko industria-gunean du egoitza Ega Master enpresak. 120 langile dituen enpresa arabar honek erremintak egiten ditu, bereziki industriarako eskuko tresnak. Sektorean liderrak dira, munduko 150 herrialdeetara iristen dira euren produktuak. Aitak utzitako lekukoa hartu zuten Iñaki eta Aner Garmendiak. Hiru gamarkada beteko dituzte datorren urtean eta kandelak piztu baino lehen bisita egin diegu. Aner izango da gure gida.
“Gure merkatua mundua da, Euskadin produktuen %1 soilik saltzen dugu. Mongolia, Tanzania eta Saudi Arabiara jo behar dugu, ebsteak beste, han lehiakide gutxiago eta premia gehiago dagoelako. Horrela errazagoa egiten da bidea". Automobilgiltza, gasa, petroleoa eta meatzaritza dira, besteak beste, landutako alorrak. "Gaur egun ia munduko hiru herenetara iristen gara". Etxean hasi beharrean, atzerrian jarri zituzten haziak lehenago: "Guretzat haztea ez da helburua, gauzak ondo egitearen saria baizik"