Itxi

Alzheimerraren Eguna

'Oroimena bihotzean gordetzen da'

Alzheimerraren Mundu Egunean prebentzioaren garrantzia nabarmendu dute gaixoen eta senideen lagunek eta ikerketan sakontzea eskatu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Alaitz Iriarte eta Naroa Diaz AFAGI-ko psikologoa eta gizarte langilea dira. Beraiekin hitz egin dugu. Eta Danel Lorenteren hitzak ere bildu ditugu. Maribel Tellaetxeren semea da Danel. Ama alzheimerrak jota hil zen martxoan eta haren bizimodua jasotzen du berak egin duen "La Promesa" film laburrak. Eutanasia legeztatzearen alde borrokan jarraitzen dute Danelek eta ingurukoek, amak duintasuna galtzen zuenean ez zuela bizitzen jarraitu nahi esana utzi baitzuen. Baina ezin izan zioten lagundu. Orain legea onartu gabe Kongresua eta Senatua desegingo direla jakinda, haserre hitz egin digu Danelek.

Audioak (1)