Itxi

Feminismoa

Sorginenea, Gasteizko Emakumeen Etxea

AA|Radio Vitoria

Proiektu feminista honek gaur hasi du bidea. "Etxea eraikitzeke dago, parte hartu nahi duen emakume orok eraikiko du". Haztapenetan gizarteratzea da euren lehen helburua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Uztailean estatuan bi egunetik behin emakume bat hil du bere bikote edo bikotekide ohiak. Aurten 42 emakume hil dituzte; urte beltza, uda are beltzagoa. Testuinguru honetan jaio da Sorginenea Gasteizko Emakumeen Etxea. Babes gunea izan nahi du, baita emakumeek errespetuan hazi eta gozatzeko esparrua ere.

Ekimenarekin kideetako batekin hitz egin dugu. Elena Cercadillo: "Indarkeriari aurre egiteko autodefentsa feminista, kontzientzia eta baliabideak behar dira. Garai latzak dira, eskuina indartzen denean emakumeok gara jomuga. Honelako proiektuak borrokatzeko eta antolatzeko behar dira".

Lehen urratsa ekimena ezagutaraztea, horretarako bisitak egingo dituzte eta elkarteetara jo. Parte hartzea funtsezkoa da, "dena eraikitzeke dago". Bazkide kanpaina hasi dute, eta asteazken eta ostiraletan asanbladetara hurbiltzeko gonbita luzatu dute. Jai giroan egun osoko egitaraua prestatu dute. Hasieratik Sorginenea etxe anitza izatea nahi dutelako.

Audioak (1)