Itxi

Open House Bilbo jaialdia

Ateak zabaldu dizkiguten etxeetara bisita

80 eraikin jarri ditu bisitagarri asteburuan Open House jaialdiak. Cavako etxeak, Munoa Jauregia eta Punta Begoñako Galeriak ikusten izan da Amarauna

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Deustuan hasi du ibilbidea Unai Urreagak Open Houseko idazkari Andoni Pombok lagunduta. Itsasadarrari segiz egin dute ibilbidea, eraikinetan mokoka. Cavako etxeak, etxe gorria, 1869an eraiki zutenean bezalaxe dago ikusgai. Alboan berriz, etxe urdina, unibertsitateko ikasleen egoitza dena, zaharberrituta eta erabilera aldatuta. Barakaldon egin du hurrengo geldialdia Munoa jauregian sartzeko. Bilboko udaleko areto arabiarra bertan ikusita hartu zuten kopiatzeko. Jauregi ponpoxoa, garai batean hamahiru zerbitzari zituena. Punta Begoñako Galerietan barrena ibili da gero, Getxon, aberats jendearen dantzaldiak gogoan. Open House jaialdiak, Etxe irekien asteburuak aurten zabaldu egin du eskaintza.  Bilbon ez ezik, Galdakaon eta Getxon ere zabaldu dituzte eta hainbat eraikinetako ateak eta aukera baliatuta joan da Unai Urreaga bisitan. Iladan jendetza topatu du goizean goiz, izan ere jendetza erakartzen bait du jaialdiak. Hirugarren urtea du aurten. 35000 mila bisitari izan zituen iaz eta bisitak prestatzen eta gidari lanetan 650 boluntario. Haiekin ere hitzegin dugu Amaraunean

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)