Kargatzen...
Itxi

Gastronomika 2019

Aitor Arregi: ''Elkano da Euskal Herriko lehenengo 'parrileroa''

Dokumentaturik dago, Juan Sebastian Elkanok hiru parrila utzi zituela izendaturik testamentuan. "Tres parrillas de ferro", hitzez hitz eta horrek penintsula osoko gastronomian iraultza ekarri zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gastronomika 2019 Elkanori eskainirikoa izango da. Getarian egingo duten afariarekin inauguratuko da aurtengo kongresua: 350 gonbidatu eta Getariako bost sukaldari denen artean menu bera osatzeko: kokotxak, arrain zopa eta erreboiloa. Elkanok orain 500 urte munduari bira eman zionean zapaldutako hainbat herrialde izango dira Gastronomikako gonbidatuak: Argentina, Txile, Filipinak, Indonesia... eta parrilak ere  garrantzi berezia izango du, Elkanoren bidaiak izan zuen bezala. Aitor Arregi Elkano jatetxeko arduradunak adierazi du belaontzien oihalak erabiliz parrilaz baliatzen zirela hamaseigarren mendeko arrantzaleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)