Kargatzen...
Itxi

Gipuzkoako ikastolen jaia

Kilometroak jaia azkenengoz, orain arte ezagutu dugun moduan

Etorkizunean Kilometroak jaiak izango duen eiteaz, Zarauztik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1977tik iraun duen festa eredua aldatzearen arrazoiak azaldu ditu Mikel Egibar 2019ko Kilometroen koordinatzaileak.

Hirugarren aldia da Gipuzkoako ikastolen jaia Zarautzen egin dutena, eta hiruretako oroitzapenak ekarri ditu irratira Danel Agirre kazetariak. Agirre, izan ere, zarauztarra da, bertako Salbatore Mitxelena ikastolan hazi eta hezitakoa. Ikastola umea zeneko kontuak, gozoak eta gaziak, ekarri ditu gogora; jolasak eta bullying-ak.

Imanol Urbieta ere zarauztarra zen eta ekarpen itzela egin zion, Zarauzko ikastolari ez ezik, Euskal Herriari kantagintza berritzeko egindako lanaz. Urbietaren seme Joxean eta Manu boluntario lanetan aritu dira Zarautzen eta haien hitzak ere bildu ditu Amaraunak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)