Argiaren mendeurrena
'Txikitik eragiten': 'Argia'ren komunitate osoa, Donostiako Trinitate plazan
'Argia'ko kideek egun osoko egitaraua antolatu dute Trinitate Plazan mendeurrena ospatzeko. Konstituzio plazan Soka Dantza egin ondoren, bazkaria, norberak etxetik eramandako janariarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iluntzeko 20:30ean kontzertuen txanda hasiko da: Amaren Alabak, Mursego, Balerdi Balerdi eta Niña Coyote eta Chico Tornado. 'Amarauna' saioan festaz eta aldizkariaren ehun urteko historiaz hitz egin dute, Xabier Letona, Urko Apaolaza eta Gorka Bereziartua Argiako kideek. Bereziartuak, gainera, urriaren 22an kaleratuko duen liburuaren berri eman du saioan: "Ez gara neutralak". Argia-k beti izan duen filosofiari buruzko entsegua dela aurreratu digu.