Kargatzen...
Itxi

Hizkuntzalaritza

Hizkuntza gutxituetako hedabideen osasunaz, Beñat Muguruza ikerlaria

Edinburgoko unibetsitateak eta Etxepare institutuak antolatuta egin duten kongresuko onaurkiak aletu dituzte programan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Beñat Muguruza hizkuntzalaria da, Ingeles Filologian lizentziatua eta Hezkuntza Eleanitzean doktore. Garbiñe Bereziartua lankideak eta biek hitanoa ardatz duen ikerketa abian dute. Ikerlan horren berri ematera joan da Eskoziako hiriburura Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko unibertsitateak elkarlanean antolatu duten biltzarrera. Hauxe da kongresuaren goiburua: Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean. Munduko lau txokotatik bildu dira adituak Edinburgon eta han entzundako zebait hitzalditako printzak komentatu ditu Muguruzak. Horretaz gain bere aztergaiaren funtsaz ere aritu da: Dragoi Bola marrazki bizidunek izan al dute eraginik euskaren erabileran eta hitanoarekiko iritzian?

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)