La Polla Records BEC
La Polla Recordsen BECeko kontzertutik bueltan eztarria urratuta
Bi orduko kontzertua sekulakoa izan zela kontatu digute Olatz Zulaikak eta Saioa Tellaetxek. Asko kantatu zuten, eztarria itxi arte. Gaztetu ere egin ziren Evaristo eta taldearekin BECen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
La Polla Records taldea hamasei urteren ondoren elkartu da 'Ni descanso ni paz' birarako. 80 eta 90eko hamarraldian sekulako arrakasta izan zuen Aguraingo taldeak Euskal Herrian, baina inoiz ez zuten estadio handi batean jo. Orain gertatu da hori. BECeko kontzerturako 17 000 sarrerak bi orduan agortu ziren, eta azkenean kontzertu bat beharrean bi eman dituzte asteburu honetan. Sarrera guztiak saldu dituzte. Olatz Zulaikak eta Saioa Tellaetxek, biek, jaso zuten anaia-arreba zaharragoengandik La Polla Recordsen musika nerabetan. Inoiz ez zuten taldea zuzenean ikusi ordea, eta orain izan dute aukera. Kalimotxo, txosna eta parranda oroitzapenak berritu zaizkie biei kontzertutik itzuleran.