Itxi

Aritz Ganboa

27 ordu korrika landa eremua aldarrikatuz, gazta bat bizkarrean hartuta

Arruazutik Izabara 161 kilometro egin digu Aritz Ganboa artzainak nekazariekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aritz Ganboak Arruazukoa du aita, ama berriz Izaba ingurukoa. Bi familiak dira gainera artzaintzari lotuak eta horregatik egin zu mendi ibilaldia bi herriak lotuz. Neka-neka eginda dagoela aitortu du, baina erabat hunkituta Izaban egin dioten ongietorriarekin. Bidean jendetza topatu duela kontatu digu eta sekulako izan dela bizi duena. 

Aldarrikapen martxa izan da berak egin duena, hirigunetik landa eremua bukolikoki ikusten dela dio berak eta ez lukeela hala behar. Hiriak nekazariek eta artzainek elikatzen dituztela dio, baina landa eremuari ez zaiola garapenerako eskubidea aitortzen. Dokumental baterako irudiak ere hartu dituzte asteburuko ibilaldian. 2020. urterako bukatu nahi dute Bideak dokumentala eta sosa biltzen ari dira.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)