V Jardunaldi feministak
Saltsa badago 'Salda Badago' jardunaldi feministan
'Dekolonialitatea'ri buruzko saioa iskanbilatsua izan zela kontatu digute Ana Iruretagoienak eta Arantxa Urretabizkaiak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Durangon ari dira egiten hiru egunez 'Salda Badago' jardunaldiak. 3 mila emakumek eman dute izena. Hogeita hemezortzi hitzaldi antolatu dituzte eta beste hirurogeita hamar tailer. Lantegi batzuetan parte hartzeko tokiri gabe geratu dira asko. Beste batzuetan, lekua egin dute nolahala. Arantxa Urretabizkaiak kontatu digu haurdunaldi subrogatuari buruzko tailerrean hogeita hamarrentzako lekua zutela eta ez zirela kabitzen ikusita, aulki guztiak kendu eta hirurogei lagun elkartu zirela azkenean.
Aurrenengo eztabaida egunean, bizitzak erdigunean jartzeko estrategiez jardun zuten goizean. Arratsaldekoa izan zen ordea, dudarik gabe eguneko azpimarragarriena, dekolonialitateari buruz egindakoa. Zurien feminismoa egiten zutela aurpegiratu zien emakume arrazializatuez ari zen partehartzaile batek hizlariei, aberats eta burgesen izenean ari zirela. Han ziren hainbat mindu egin ziren akusazioa entzunda. Dekolonialitatea terminoa bera, hain bogan dagoen "honek zeharkatzen nau" esapidea bera eta finean pribilegioei buruzko ikuskerak mahaigaineratu dituzte Ana Iruretagoienak eta Urretabizkaiak. Arantxak umorez esan du norberak errazago identifikatzen duela pairatzen duen zapalkuntza eragiten duena baino. Anak ezustea hartu du jardunaldi feministetan pribilegioez zeinen adostatun gutxi dagoen ikusita.