Iñigo Mururuza Amuan
'Bere kantuak entzutean bera entzuten dut, hain kantatzen zuen barrutik!'
Ane Odriozola, Iñigo Muguruzari buruz. Hiru Leike taldean aritu ziren elkarrekin eta Amua jaialdian hura izango dute gogoan Indixabak taldeko neskek. Elkarrekin etorkizuneko proiektua zuten buruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hondarribiko Amua jaialdiak Iñigo Muguruza (irailean zendua) izango du gogoan. Indixabak taldeak haren abestiak eskainiko ditu. Hiru Leike taldean ziren elkarrekin Inidixabak taldeko Ane eta Paule eta Iñigo bera. Diskoa grabatzekoak ziren, baina denbora nahikoa ez eta hor dituzte kantuak gordeta. Ane Odrizolak Iñigoren ezaguera nola izan zuen, elkarrekin ze lan egiten zituzten eta ze asmo zituzten kontatu dizkigu haren kantuz nahasturik.