Alkohola edatea
Gizarte alkoholikoa al da gurea? Edalontzi hutsari begira egindako gogoeta
Deustuan goizaldera edari alkoholdun gogorrik ez saltzea eta ura partitzea erabaki zuten gazteek, Jon Intxaurragak kontatu digunez. Ana Iruretagoienak irudikaten ditu biharko alkoholik gabeko guneak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alkoholik gabeko egunaren karietara egin dugu gure gizartean alkoholak duen omnipresentziari buruzko gogoeta. Kalean ibili gara galdezka eta topatu dugu edaten ez duelako kontu eman behar izaten duenik. Sozializatzeko alkohola darabiltela kontatu digute askok eta ezin dutela irudikatu alkoholik gabeko ospakizunik. Ana Iruretagoienak harremantzeko eta ligatzeko alkoholaren premia dugula nabarmendu du, nola ezin dugun ligerik imaginatu alkoholik gabe. Jon Intxarraugak ere alkohola droga denaren kontzientziarik ez dugula uste du.
Hala ere, gauzak aldatzen ari direla uste dute biek. Deustuako jaietako adibidea ekarri digu Intxaurragak. Gazteek erabaki zuten txosnan goizeko 2etatik aurrera graduazio handiko alkoholik ez saltzea, eta ur botilak debalde partitzea. Hori bezala, feministen proposamenez euskaraldian topa egin ordez txokolatada egin zutela kontatu du eta arrakastatsua izan zela. Ana Iruretagoienak tabakoari buruz gizartean izan den kontzientzia aldaketarekin alderatu du eta irudikatzen ditu berak etorkizun hurbilean, berezitako guneak, mugatuak alkohola edaten dutenentzat.