Digiatala
Algoritmoen etikaz eta karaoke-zaleen grial santua izan daitekeenaz
Zaloa Campillo, Libe Mimentza, Urko Zurutuza eta Egoitz Gonzalezekin tekno-solasaldia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Munduko teknologia konpainia handienek osasungintza eta finantza arloak begiz jota dituzte beren negozio eremua zabaltzeko. Zeregin horietan aritzeko garatu dituzten algoritmoek, sarritan, egungo gizartean indartsu dirauten estereotipo eta jarrera baztertzaileak erreproduzitzen dituzte.
Spleeter erramintaz ere aritu dira, asmakizun hori abestietako ahotsak eta musika instrumentala bereizteko gai da.