Itxi

NOTIZIEN PELIKULAK

Euskal Zine Bilera eta emakume sortzaileak

42. edizioa ospatzen ari dira egunotan Lekeition. Programazio zabalaren errepasoa egin eta solasean aritu gara Lara Izagirre epaimahaikide eta Paula Olaz soinu-banden konpositorearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hitzordu seinalatua dute egunotan Lekeition ikus-entzunezko sortzaile, ekoizle, ikerlari eta gainerako profesionalek. 42. ediziora heldu da Euskal Zine Bilera, Bizkaiko kostako herrian. Euskara hutsean errodaturiko film laburrak soilik jasotzen dituen Euskal Herriko jaialdi bakarra da eta programazio zabala ondu dute aurten ere. Besteak beste, film laburren proiekzioak, serie digitalak, Euskatzaindiaren mendeurren harira emandako dokumentala, Juanmi Gutierrezi omenaldia, atzera-begirakoa, kameratoia eta solasaldiak.

Aurtengo Euskal Zine Bileran epaimahai eta moderatzaile lanetan ari da Lara Izagirre zinemagilea, eta film, soilaskide da, aldiz, telesail zein bideojokoen soinu-bandak konposatu dituen Paula Olaz iruindarra. Profesionalen topaketaren baitan, emakume musikagileekin loturiko mahai inguruan izango dira biak. Elkarlanean ere aritu dira gainera, 'Nora' izeneko Izagirreren film berrian.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)