Sukaldaritza
'Sahaa' denoi, bazkari palestinarra hastera doa
Salah Jamal mediku eta sukaldari palestinarra Donostiako Ardatza elkartean izan da bazkari palestinarra prestatu eta inguratu direnei Palestinako istorioak kontatzen.Dani Lasarekin izan gara bertan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zinema eta gastronomia oinarri hartuta aste beteko jardunaldi kulturalak egin dituzte, Palestinari elkartasun keinu bat egin nahian. Gaurkoan, protagonista Salah Jamal izan da, Israelen inbasioa gertatu eta hiru urtera Bartzelonara joan zen palestinarra. Donostiako Alde Zaharreko Ardatz elkartean bazkari palestinarra prestatu du Zigor Iturrietarekin batera. Aste honetan helburu horrekin egin dituzten ekintzetan azkena izan da gaurkoa, eta 40 bat lagun bildu dira bazkaltzeko, solasteko eta herrialde palestiarrera hurbiltzeko asmoarekin. "Sahaa" denoi, on egin denoi.