NOTIZIEN PELIKULAK
Klima larrialdiaren inguruko film eta dokumentalak
Madrilgo Klimaren Goi Bileraren harira ekarri dituzte Mikel Yarzak eta Iñigo Arratibelek errealitatea eta fikzioa lotzen dituzten istorioak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Abenduaren 2tik 13ra bitartean dute Madrilen hitzordua Nazio Batuetako agintariek. Klimaren Goi Bileraren 25. edizioa egingo dute bertan eta horren harira ekarri dituzte Mikel Yarza kazetariak eta Iñigo Arratibel politologoak larrialdi klimatikoa ardatz duten bina film eta dokumental. 'Snowpiercer' eta 'Beasts of the Southern Wild' dira hautaturiko fikziozko lanak, 'An Inconvenient Truth' eta 'Cowspiracy', aldiz, dokumentalak.