Elkarrizketa
'Elur Goritan' elurrak eta suak bat egiten duten abentura
Mendifilm jaialdian estreinatu dute dokumentala eta bertako protagonistetako bat, Jurek Zienkiewicz, izan dugu gurekin 'Amarauna' saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eskiak maletan sartu eta Errusiako Kamchatka penintsulara bidea hartu zuten 8 abenturazalek udaberrian. Bidaia hasi zutenean ez zekiten zer aurkituko zuten bertan, baina hori abenturaren parte zen.
Bidaia hartatik Jon Goikoetxeak eta Iker Larrañagak zuzendutako Elur Goritan dokumentala ekarri dute eta Mendifilm jaialdian aurkeztu dute.
Jurek Zienkiewicz 8 abenturazale horietako bat izan da eta 'Amarauna' saioan izan dugu dokumentala aurkeztu baino minutu batzuk lehenago. Entzun berak kontatutakoak!