Kargatzen...
Itxi

Gabonetarako pintxoak

Pintxoetan jartzeko oinarri orijinalak eman dizkigu Dani Lasak

Tipula osorik egosi eta haren kapak, kalabaza azal jangarria, arrautza zulatua, garai bateko "champagne" kopak... erabil daitezke pintxoak asentatzeko. Ogiaz gainera beste aukera asko daude.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gabonetarako otorduetarako pintxoak prestatzen hasita, David Rodriguezena ezagutu dugu. Irungo Danako jatetxeko "beltza" pintxoarekin irabazi du Euskal Herriko Pintxo lehiaketa. Kokotxak eta begihaundia saltsa beltzean, biak batera, briotx ogian. Hori izan liteke gabonetarako aukera bat, baina zailegia irudituta, Dani Lasa gure kolaboratzaileari eskatu diogu beste aukera batzuk eskaintzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)