Itxi

Ilunbeko finala

Gaztelumendi: 'Nagoen lekuan patxadaz egotera joan naiz aurtengo finalera'

32 urte eta Gipuzkoako bigarren txapela jantzi du Añorgakoak. Aitak txapela ipini diolako harro eta antolaketa eskertuta, baina aitaren ondoan ama errekonozitzeko premia sentitu duela esan digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Agin Labururekin buruz buruko saioa jokatu ondoren, bigarren aldiz jantzi du Gipuzkoako txapela Beñat Gaztelumendik, 32 urterekin.

Finaleko zortzikoteak elkarri eman dion babesaz harro azaldu da Gaztelumendi.

Alaia Martinentzako hitzak ere ez zaizkio falta izan. Buruz burukoaren ateetan geratzeak motelaldirik ez al diola ekarriko espero du, oso ongi ikusten baitu Oiartzungo bertsolaria eta txapelketan lan bikaina egin duela nabarmendu du Gaztelumendik.

Txapela jantzi eta biharmonean Añorgako Jolastoki tabernan hartu ditu hedabideak, aitak ipini zion txapelaren babesean.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)