Kargatzen...
Itxi

Pailazoak

Sudur gorrien iraultza

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bihar eskeiniko dute Iruñeko Anaitasunan 'Bizi dantza', Iruñeko udalak Baluarteko emanaldiaren kontratua etetea erabaki ondoren. Sarrerarik ez da geratzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Getxon gaur dute emanaldia, baina zita handia bihar da, Anaitasunan. Bi mila eta bostehun lagunen aurrean emango dute ikuskizuna Pirritxek, Porrotxek eta Mari Mototsek. Berri Txarrak taldeak "Riki riki" kantua eskaini zuen Navarra Arenan pailazoei elkartasuna adierazteko, eta Porrotxek aurreratu digunez, bihar keinua bueltatuz beraiek eta "Riki riki" aspaldiko abestia kantatuko dute.

Bizi dantza diskoan eta baita ikuskizunean ere, feminismoa, ekologia, bazterkeria eta gizartean eztabaidagai diren hainbat afera dira oinarri. Azken lanean, euskal dantza euskal folklorearen ezaugarrietako bat izatea ez ezik, gure egunerokotasunaren parte dela azaltzen dute pailazoek, animaliak pertsonaia nagusiak direlarik.

Baluarte aretoan ikuskizuna bertan behera gelditu zen, Iruñeko alkateak hala aginduta, baina lanean jarraituko dutela adierazi du Porrotxek: "Gu pozik eta alai gaude, sudur gorriarekin; irria da gure bitartekorik eraginkorrena, eta alaitasuna da gure lan egiteko modua eta aldarriak egiteko tresna; horretan jarraituko dugu".

Audioak (1)