Itxi

Elkarrizketa

'Rolls Royce-ko lehen emakume ingeniari arduraduna naiz; bazen garaia'

Itxaso Ariza bilbotarra enpresa britaniarraren TRENT 1000 motorren arduraduna da; egunero 250 hegazkinen segurtasunaren arduraduna da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itxaso Ariza bilbotar ingeniaria opor egun batzuk pasatzera etorri da Bilbora, familiaren etxera. Arizak Rolls Royce enpresarentzat lan egiten du, zehatzago esateko, TRENT 1000 motorren arduradun nagusia da 37 urterekin, eta bere ibilbide profesionala eta lidertza saritu ditu Bretania Handiko Royal Aeronautical Societyak. 'Enpresak 100 urte ditu eta Rolls Royce-ko lehen emakume ingeniari arduraduna naiz; bazen garaia'.

Distantzia luzeak egiten dituzten hegazki handiek erabiltzen dituzte Itxasoren ardurapean dauden TRENT 1000 motoreak. Egunero 250 hegazkinen segurtasunaren arduradun nagusia da Itxaso, horrek suposatzen duenarekin.

Lasai hitz egiteko aukera izan dugu Itxasorekin bere lanaz eta beste hainbat gaitaz, hala ere gehiagorako gogoarekin geratu gara.

Audioak (1)