Bidaiak
Etxean bezala, baina etxetik urrun
Ikasketen zati bat kanpoan egin duten lau gazteren ahotsak bildu ditugu. Atzerriko herrialdean bizitako gora beherak eta etxetik kanpo denboraldi bat bizitzeak eman diena kontatu digute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jon Amutxastegi Debakoa da eta Ikus Entzunezko Komunikazio ikasketak amaitzear dago. Europa iparraldeko herrialde hotzek arreta ematen zioten, eta Norvegian, Lillehammer hirian egon zen sei hilabetez. Maialen Arteaga zornotzarrak nahiago izan zuen itsasoz bestaldera joan Kazetaritzako hirugarren maila ikasteko: Mexikoko Mexiko Hirian egon zen urte bete.
Idoia Irazabal Fisioterapia ikasle lekeitiarra da, eta Turinera urte erdiz joatekoa zen, baina azkenean, urte betera luzatu zuen egonaldia. Azken protagonista, Markel Berasaluze donostiarra dugu, eta urte beterako Txileko Valparaisora joan zen Biologia ikastera.