Dock of the bayz, Mikel Zumeta
'Dock of the bay' musika dokumentalaren jaialdiaz, Mikel Zumeta
Brian Jonesen bizitza eta heriotza, Leonard Cohenen musa Marianne, eta Daniel Johnstonen deabruak aukeratu ditu menutik jaialdia aurkezteko. Bihar hasiko da Donostian ''Dock of the Bay'
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Dock of the bay" musika dokumentalen Donostiako jaialdia hasi bezperan, Mikel Zumetak aurkeztu digu aurtengo eskaintza 'Amarauna' saioan. Sail ofizialeko bederatzi lanak, atzerako begirakoak eta jaialdiak dakartzan bestelako emanaldiak proposatu ditu, zuzeneko musika emanaldiak filmak ikusiz, irratiko emankizunak, liburu aurkezpenak eta baita karaokea ere.
'Paint it Black', zinemaldiko saila da baina aurten sail ofizialak ere badakar Rolling Stones taldearen musika. Hasierako taldeko Brian Jones bizitza eta heriotza kontatzen dituen lana azpimarratu du aurrena Mikel Zumetak eta Paint it Black entzunez abiatu dugu Dock of the bayri eskeinitako zine tartea. Leonard Cohenen 'So Long Marianne' abestia ere badakar aurtengo jaialdiaren soinu bandak, eta hirugarrena, 'The monster inside me' . Irailean zendu zen Daniel Johnston kantari estatubatuarra. Ospitale sikiatrikoetan egonaldi luzeak egin behar izan zituen Johnstonek bere eskizofraniak behartuta. Haren kantakera eta bizitza kontatzen dituen lana azpimarratu digu Zumetan 13. ediziotik.