Zortzikoak Ainara Ortega
Inauteri, zarzuela zein bertsoetako zortzikoak Ainara Ortegak solfeatuta
"Lantzeko zortzikoa", "Haizea hegoa", Guridiren "El caserio" edota "Olentzero", denak 5/8 neurrian. Hain geurea dugun zortzikoaren erritmoa landu digu abeslariak patrikako solfeoaren tartean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zortzikoan egindako partiturak ekarri dizkigu Ainara Ortega abeslariak Amarauna saioko musika tartera. Euskal kantugintzak erritmo bereizgarririk badu, zortzikoa da. Abesti herrikoietan, klasikoetan obretan zein ospakizunetako kantuetan agertzen dira eta zortzikoaren muestrak ekarri ditu.