Kargatzen...
Itxi

Luizia Zaldibarren

Airearen kalitate neurketek ez dute amianto partikularik atzeman Eitzagan

Ingurumen saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendariak, Aitor Zuluetak, gas isurien neurketen emaitzak eskuan, lasaitasun mezua eman du. Estazio mugikorra eraman dute neurketak egiteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zaldibarko zabortegiko luiziaren ondoren piztutako suaren isuriak kezka eragin du Ermua, Eibar, eta Zaldibarko herritarren artean. Ingurumen saileko ordezkariak jakinarazi du etengabe ari direla airearen kalitatea neurtzen eta ez dagoela ezohiko emaitzarik azterketetan. Hondakindegiko material toxikoez galdetuta, airean amianto partikularik ez dutela atzeman nabarmendu du, eta ez duela ulertzen nola duten ekologistek lindanoa egon daitekeela esateko susmorik.

Jaurlaritzak egindako azkeneko ingurumen azterketak hutsegiteak detektatu zituen zabortegian. Ez zituen bete beharrekoak konplitzen ez uraren drainatzean, ez baimenetan, ezta zabortegiaren ezaugarriei dagozkien baldintzetan ere. Zuluetak ñabardura egin du eta egonkortasunari dagokionean, zehaztuz ez zegoela arrisku adierazlerik. Enpresari ikuskatzaileek neurriak hartzeko emandako epean, Verter Recycling enpresak ingeniarien txostena aurkeztu zuela azaldu du eta plangintzak hobekuntzak zerrendatzen zituela neurri zuzentzaileak jasoz.

Orain lehentasuna desagertutako bi langileak aurkitzea dela esan du, eta geologoen datuak aztertzen ari direla erreskate lanei berrekin ala ez erabakitzeko. Aldi berean, sua amatatzeko lanei nola zein baliabiderekin ekin ere baloratzen ari dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)