Itxi

Luizia Zaldibarren

Edurne Sarraoa: "Buruari heldu nion esku biegaz. Beldurgarria izan zen"

Garaiaurre baserrian bizi da Sarraoa, Eitzaga auzoan, eta bere begiz ikusi zuen hondakindegiko luizia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Zarata handi bat" entzun zuen lehenbizi, eta zabormendia maldan behera nola erortzen zen ikusi zuen. "Kamioia azpitik heldu, gora altxa, eta jausi zen lurrera". Sarraoak kamioi hori luiziak nola iretsi zuen kontatu du 'Amarauna' saioan, argindar dorre bat nola eraman zuen ere bai. Atera zuen burrundara eta utzi zuen isiltasuna.

Auzotarrak "arduratuta eta kezkatuta" daudela dio, eta kexu agertu da inor ez delako berengana joan "ez zer moduz dauden galdetzeko ez informazioa emateko ere".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)