Kargatzen...
Itxi

Zaldibarko luizia

"Amiantotik babesteko arropa kamioian genuen, baina ez ziguten abisatu"

Eitzagako zabortegiko luizian beharrezko babesik gabe hasi zituzten erreskate lanak. Iurretako parketik Zaldibarrera joan zen taldeko suhiltzaile batek lehenego orduetan bizitakoa kontatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iurreta, Eibar, eta Oñatiko suhiltzaileak abisua jaso eta berehala abiatu ziren Zaldibarrera otsailaren 6ko istripua jazo zenean. Hasieran informazio oso nahasgarria eman zietela kontatu du, inork ez ziela ohartarazi amiantoa egon zitekeenik han. Protokoloek huts egin dute beraz, gerora jakin baitute hainbat orduz gai arriskutsu artean aritu zirela lanean, beharrezko babes neurrik gabe.

Orain osasun azterketak egingo dizkietela jakinarazi diete. Beren lan-jardunak arrisku egoerak berezkoak dituela onartu arren Eitzagan informazio kateak huts egin zuela uste du, eta horrek 'kezka' eta 'ezinegona' eragin du suhiltzaileen artean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)