Oriaren jaitsiera
Traineruak eta festa handia
Oria ibaiaren XXVI. jaitsieraren aitzakian kirola eta jaia lotu dituzte uztarri berean, Orion.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
91 traineru eta 1.200 kirolaritik gora elkartu dira herrian. Batzuk Euskal Herrikoak, baina beste batzuk Cambrils, Benidorm edota Redondelatik etorritakoak. Eta haiekin batera, baita turismoa egitera etorritako ikusleak ere. Josu Esnaola presidentearekin hitz egin dugu, baita arraunlari zenbaitekin eta Benidorm-eko taldean aritzen den getariar batekin ere.