Euskara
Ingo Xonau!, Oñatin noka berreskuratzeko martxan jarri duten ekimena
Nokaren galerak ezinegona piztu du eta Euskal Herriko hamaika herritan ari dira hizketa modu hori berreskuratzeko ahaleginean. Oñatiko emakumeen hitanoaz aritu dira Etxeberria eta Beatriz Irizar.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Baztanen, Aratian, Gipuzkoako Goierrin, Oarsoaldean... hainbat eskualdetan hasita daude nokako hizketaren transmisio galerak kezkatutako heritarrak biltzen. Oñatin ere bai. Bertako hamasei baserri-auzoetan galdezka aritu ostean, noka darabilten 370 emakume zenbatu dituzte. Elkarrizketak ere grabatu dituzte bideoz, eta behin ikerketa eta diagnostikoa eginda, ez dute besoak antxumatuta geratzeko asmorik; 'hikalaguna' egitasmoa jarri dute martxan eta ikastaro antolatzen hasteko asmoa ere badute. Iparra argi dute: nokaren erabilera sustatzea. 'Ingo Xonau!' ekimenaz aritu dira Idoia Etxeberria eta Beatriz Irizar.