Jatorrizko herriak
Pipa Eskuan Oinez Doan Emakumea-k homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea lortu du
Lakota da Pipa Eskuan Oinez Doan Emakumea, baina badu mendebaldar izena ere: Monique. Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastorrek Hego Dakotan egindako bidaian ezagututako dozenaka lagunetako bat da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Emakumeenganako bortxakeria isilak bistaratzeko ikerketa lanean ari dira Igone Mariezkurena kazetari eta antropologoa eta Irantzu Pastor argazkilaria. Orain baino lehen Palestinan eta Indian bildu dituzte hango emakumeen hitzak eta irudiak. Azken bidaia, berriz, Hego Dakotako belaze amaigabeetan egin dute, Black Hills-etara (Muino Beltzak) iritsi arte. Oglala-Lakota herriaren genozidioa nola hasi zen ulertzen lagundu diete han ezagututakoak. Gizon zuriek nola akabatu zituzten bisonteak, eta nola akabatu zituzten lakotak berak.
Gaur egunean ere zapalduta daude Lakotak, beren hizkuntza, kultura, ohiturak eta lurra ebatsi zieten. Emakumeena zapalkuntza bikoitza da, eta ohikoak da han era guztietako bortxakeria. Emakumeek, eta Lakota herriak oro har, trauma historikoa gainditu eta belaunaldi gazteak borrakarako bide berriak aurkitzean datza esperantza, han ibili diren euskaldunek irratian esan dutenez.