Ondarea
AHTari lekua egiteko eraitsi nahi duten Erbetegi etxera bisita
Urumearen erriberan dago, Martutenen, eta Donostiako etxerik zaharrenetakoa da, XV. mendekoa. Bertakoak beldurrak airean daude eskaini dieten kalte-ordainaz etxebizitzarik aurkituko ez dutekakoan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
ADIFek, Espainiako trenbide sarea kudeatzen duen erakundeak, urgentziazko desjabetze prozesua martxan jarri zuenetik ziurgabetasunak erasanda bizi dira Erbetegin. Eskaini dien dirua beste etxe bat erosteko adina ez dela diote, eta ez dutela etxetik joan nahi. Garikoitz Arrese-Igor-ek goitik behera eraberritu zuen bere apartamendua duela bost urte. 60.000€ inbertitu zituen, Abiadura Handiko Trena pasa dadin egokitzeko lanek etxea ukitzeko asmorik ez zutelako. Orain etxepekoen bozeramailea da. ADIFekin hartuemana oso zaila izan dela dio, eta gizatasunik ez dutela batere izan berekiko tratuan. Babes bila jo dute Donostiako Udalera, Aldundira eta Jaurlaritzara baina erantzun epela jaso dutela dio.
Garikoitz Arrese-Igorrek etxeko atea zabaldu dio Amaraunari.
Arrese-Igorrek erabat berritu zuen bere apartamentua duela urte gutxi.
Mikel Oronoz ere gonbidatu dute mahai-bueltara. Oronoz ondarearen babesa sustatzen duen Ancora elkarteko kidea da, eta Erbetegi etxearen jatorriaz eta balioaz azalpenak eman ditu. Donostiako eraikin zibil zaharrenetakoa dela uste du.
Etxe atariko arkua eta armarria dira elementu aipagarrienak ANCORAkoen ustez.
Leku batzuen patua harrigarria da: 1862an, Norteko trenbideak handik pasa behar zuela eta, Erbetegi baserriari lur sailik onentsuenak kendu zizkioten. 156 urte geroago, 2018an, beste tren bat: Abiadura Handiko Trena dela eta, etxea bera desjabetu eta eraitsi nahi dute.Edonola ere ADIF behartuta dago ikerketa arkeologiko bat egitera. Horretarako baimena Gipuzkoako Foru Aldundiak emango dio, eta aldundiko teknikariek baloratuko dute gero ikerketa horren emaitzak biltzen dituen txostena.