KORONABIRUSA
Mati Iturralde, medikua: "Osasun larrialdia luzatu egin beharko dute ziurrenik"
COVID19ak eragin duen inarrosaldiaz hitz egin du Iturraldek. Eta adierazi du, proiekzio matimatikoak aintzat hartuz, epidemiak ez duela beheranzko joerarik hartuko apirilera arte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaixotasunaren hedapena gerarazteko etxean geratzearen garrantzia azpimarratu du, erantsiz ariketa sozial interesgarria izan daitekeela. Pandemiaren eraginarekiko ahulenak denon artean zaindu beharraz gogoeta eskatu du Zuiako medikuak. Auzonalean elkar lantzearen garrantzia hartu du aipagai. Bestalde esan du kontsultara beldurrak airean eta angustiak jotako jendea heldu zaiola. bere ustez desfinformazioak eragin du hori. "Prudentziatik" informatu beharrean, zenbaitek "matzurkeriaz" desinformatu dutelako bere ustez.