Itxi

Covid19 Txina eta Italian

Txina eta Italiatik aholkua: "Pazientzia eta zentzuz jokatzea"

Olatz Urkiak eta Xabier Alberdik Txinan 50 egun pasa dituzte isolamenduan, Begoña Altunak astebete darama egoera horretan Trenton. Egoera honetan zentzuak horixe eskatzen duela adierazi digute hirurek

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Txinatik, Olatz Urkia EITBko kazetaria eta Xabier Alberdi, Mondragon taldeko Erreka enpresak bertan duen plantako zuzendari nagusia euren esperientzia kontatzen aritu zaizkigu: 50 egun, etxetik premiazko betebeharretarako soilik irtenez. Datorren eran hartu behar da, egoerak hala eskatzen duela aitortu digute eta pazientziaz eta zentzuz eraman behar dela itxialdia. Begoña Altunak Trentotik antzerako iritzia eman digu: patxadaz hartu eta egoera horretan onena etxean geratzea dela sinistuta egon beharra dagoela.

Audioak (1)