Kargatzen...
Itxi

Klima larrialdia

"Izan gaitezen azkarrak. Abagune hau aprobetxatu behar dugu bai ala bai"

Unai Pascual ikerlariarekin begiratu diogu planetaren osasunari. COVID-19a dela eta, garraioari lotutako isuri kutsagarriek behera egin dute baina ondorioak ateratzeko azkarregi da oraindik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unai Pascual Ikerbasque ikerlaria da BC3 Basque Centre for Climate Change-n. Klima larrialdiari dagokionez bizi dugun egoerak zein ondorio izan dezakeen ikusteko itxaron egin beharko dela azaldu digu. CO2-aren epe motzeko isuriei baino, ekonomia izaten ari den geldotzearen ondorengo erabakiei erreparatu behar zaiela nabarmendu digu. Hala, errebote efektuak saihestu, eta horren ordez ekonomiaren egitura aldatu eta trantsizio energetikoa eta ekologikoa sustatzea defendatu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)