Naturako soinua ozenago
Miel Mari Elosegi: "Natura gizakiongana hurbildu dela esatea exajeratzea da"
Jendeak denbora gehiago du behaketarako eta horregatik sentitu ditzakegu hegazti eta abereak nhurbilago, baina gizakia "atzora arte" oso gogorra izan da animaliekin eta hori ez daukate ahazteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Miel Mari Elosegi Ingurumen teknikaria da eta aurrez basozain izan zen 15 urtean. Konfinamenduarekin fauna hirietara inguratu den galdetuta, ezezkoan dagoela adierazi du 'Amarauna' saioan. Leitzako kalean bizi dela eta beste urteetatik ezer desberdinik ez duela somatu esan digu, eta iritzi berekoak direla bere basozain-lagunak ere. Animaliek urtetan gizakiarengandik eraso gogorrak jaso dituzte eta hori ez dute erraz ahazteko, salbuespenak salbuespen. Amiamokoak adibidez, asko hurbiltzen dira. Galizian otsoa eta Asturiasen hartza azaltzeari buruz galdetuta, dio hartzarena ez dela harritzekoa, otsoarena bai, gizakiak otsoa asko zigortu duelako.