Balkoietako garrasiak
Irrintziak, kikizak eta beste garrasi eta orro mota batzuk Ainara Ortegarenean
Barrua askatzeko kultura askotan topatu ditzakegun oihuen katalogoa egin du Ainara Ortega musikariak bere Patrikako Solfeoaren tartean. Umeen aho estaltze jolasa edo mariatxiak ere azaldu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Barrua askatzeko kultura askotan topatu ditzakegun oihuen katalogoa egin du Ainara Ortega musikariak bere 'Amarauna' saioko "Patrikako Solfeoa" tartean. Kanadako indigenen kantuak izan dira entzungai jarri dizkigun aurrenak. Mexikoko mariatxien oihuak ondoren, eta irrintziaren ostean, gerratik zetozen gizonei ongietorria egiteko zenbait kulturatan mingaina ezker-eskuin astinduta egiten dute ahozko txalo jotzearekin biribildu du tartea.