Osasun larrialdia
Orive: "Txertoa eraginkorra eta segurua izatea da garrantzitsuena"
COVID-19aren aurkako ikerketa lanean ari dira mundu osoan. Fase klinikoan frogak egiten hasita badaude ere litekeena da txertoa ez izatea datorren urtera arte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gorka Orive Farmazian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean ikerkuntzan eta irakaskuntzan aritzen da. 'Amarauna'n hitz egin du pandemiaren aurkako ahalegin zientifikoaz. Test serologikoen eraginkortasunaz, talde inmunitateaz eta COVID-19 gaitzarekiko txertoaz aritu da. Eta argi esan du txertoa eskuratuz gero, osasun profesionalak babestu beharko liratekeela beste inor baino lehen birusaren kontrako lehen lerroan ari direlako.