Itxi

Quiosen mediku

I. Escajadillo:"Errefuxiatu eremuetan paniko eta antsietate kasuak ditugu gehien"

Quioseko errefuxiatu eremuan hasiko da lanean astelehenen. Itsas Salbamentu Humanitarioko boluntario da eta atzerritik inor joan ezin denez, Kretatik Quiosera joango da laguntzera. Hirugarren aldiz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bilbon jaioa, Iratxe Escajadillo 27 urteko medikua Grezian bizi da azarotik. Beti gustatu izan zaio Greziako bizimodua eta hizkuntza eta medikuntza amaitzean han bizitzeko erabakia hartuta joan zen iazko neguan. Greziarren bizitzeko modua gustukoa du eta baita hizkuntza ere. Medikuntzako termino asko datoz grekeratik eta horrela deskubritu zuen hizkuntza haren aberastasuna. Quioseko errefuxiatu eremuan nola lan egiten duten azaldu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)