COVID-19a
"Koronabirusarekin bat-bateko bertsoak egin ditugu, ez bertso idatziak"
Mikel Alvarez Yeregui Mondragon Unibertsitateko presidentea izan dugu solaskide. Alvarez mikrobiologoa da eta aitortu du COVID-19a lehertu aurretik ez zuela hain pandemia bortitzik espero.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko osasungintzan ardura handiak izan ditu Alvarezek. Gaixotasunaren ezaugarriez, osasungintzako profesionalen jardunaz, gaitzari aurre egiteko estrategiez eta etorkizunean izan ditzakeen ondorioez aritu zaigu.
Azpimarra jarri du gripe arruntaren txertoan. Udazkenean txerto hori hartzea oso garrantzitsua izango dela esan du, "gripearen urteroko bisita eta koronabirusaren bigarren oldarraldi bat" aldi berean gertatu ez daitezen.