Ingurumena
Ehunka arrain hilda Arkaitzerrekan, Zubietako erraustegiaren behealdean
Errekan aurkitu zuten panorama deskribatu du Felix Olaetxeak. URA agentziako Josu Pereak ikerketa abiatu diutela esan du eta erraustegiko instalazioak ikuskatu dituztela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Usurbilen bizi da Felix Olaetxea eta sarritan egiten du, etxetik irtenda, Zubietarainoko buelta. Arkaitzerrekara ere iritsi ohi da pasieran. Larunbatean zur eta lur geratu zen errekara gerturatu ahala: "Arrain txiki batzuk hilda ikusi genituen beheko aldean. Errekan gora segi genuen eta ehunka angila ikusi genituen hilda. Berehala deitu genuen 112ra abixua emateko". Olaetxeak kontatu du jende gehiago ere bazela inguruan "gusoak umeekin ere bai". Eta amorrazio sentimendua sumatu zuela bertan zeudenen artean.
Jabari Publikoa Kudeatzeako zuzendaria da Josu Perea URA Uraren Euskal Agentzian. 'Amarauna'n esan du abixua jaso eta ordu erdira Arkaitzerrekan zirela han gertatutakoa ikertzen. Laginak hartu dituztela eta ikerketak astebete edo bi aste hartuko dituela.
Zubietako erraustegia kudeatzen du GHK-k adierazi du "Gipuzkoako Ingurumen Guneko plantek ez dutela inolako ibai-ibilguetara isurtzen". GHKren esanetan "prozesuetan erabiltzen diren urak zirkuitu itxi batean ibiltzen dira" eta "ez dira kanpora isurtzen". Horretaz gain GHKk azpimarratu du "erabateko laguntza" eta "eskura duen informazio guztia" emango dio URA agentziari ikerketan laguntzeko.